Gaiman
Wikipedia(e)tik
Gaiman Argentinako hiri txikia da, Chubuteko probintzian dagoena, Trelewtik 15 km-tara mendebalerantz. Ia 6.000 biztanle zituen 2001ean.
Hiriaren garrantzia historikoa eta kulturala da, kolonia galesaren ("Y Wladfa") erdigunea baita. Galeserazko hiztunen kontzentrazio esanguratsua dago bertan. Halaber, museo etnografiko interesgarriaz gain ("Museo Regional Galés"), hirian Eisteddfod jaialdia urtero ospatzen dute, urrian.
Hainbat kapera protestante ere badago kokatuta Gaimanen, handiena "Capel Bethel" izanda.