New Immissions/Updates:
boundless - educate - edutalab - empatico - es-ebooks - es16 - fr16 - fsfiles - hesperian - solidaria - wikipediaforschools
- wikipediaforschoolses - wikipediaforschoolsfr - wikipediaforschoolspt - worldmap -

See also: Liber Liber - Libro Parlato - Liber Musica  - Manuzio -  Liber Liber ISO Files - Alphabetical Order - Multivolume ZIP Complete Archive - PDF Files - OGG Music Files -

PROJECT GUTENBERG HTML: Volume I - Volume II - Volume III - Volume IV - Volume V - Volume VI - Volume VII - Volume VIII - Volume IX

Ascolta ""Volevo solo fare un audiolibro"" su Spreaker.
CLASSICISTRANIERI HOME PAGE - YOUTUBE CHANNEL
Privacy Policy Cookie Policy Terms and Conditions
GAL - Wikipedia, entziklopedia askea.

GAL

Wikipedia(e)tik

Grupos Antiterroristas de Liberación (GAL), euskaraz: "Askatasunaren Talde Antiterroristak", gobernu espainiarrak (orduan PSOE agintean zela) 1983an sortutako izena; mugaren bi aldetan euskal askapen mugimenduarenren aurkako ekintza armatuak bere gain hartu eta berezko talde armatu baten itxura egiteko. Errealitatean Espainiako barne ministerioak ETAren aurkako borrokan finantzatu eta bideratutako jarduera izan zen.

Hilketak, bahiketak, torturak eta beste hainbat ekintza burutu zituzten, gehienbat Ipar Euskal Herrian. Lehendabiziko eraildakoak Joxean Lasa eta Joxeina Zabala izan ziren 1983ko urrian.

Helburua, etakideen desagerpen fisikoa baino gehiago, euskal askapen mugimenduan izua sortzea zen eta horretarako, etakideak ezezik, bestelako ekintzaileen edota zerikusirik ez zuten hiritarren aurka ere jo zuten. Frantziar helburuak ere eraso zituzten, herrialde hau Espainiarekin kolaboratzen hasi zedin.

Denera 23 hilketa egin zituzten 1986 arte. PSOEko kargu batzuk espetxeratuak izan diren arren, ez da garbi geratu nortzuk izan ziren gobernuko arduradun nagusiak eta susmagarri asko indultopean atera dira.

Eduki-taula

[aldatu] Aurrekariak

GALen aurretik Espainiako zerbitzu sekretuen inguruetan antolatutako sareek ere gerra zikinean eta tentsio estrategian jardun zuten Euskal Herrian frankismoaren azken aldian eta trantsizioaren hasieran: Batallón Vasco Español (BVE), Anti Terrorismo Eta (ATE), Triple A (AAA)... edo, besterik gabe, inkontrolatuak bezala aritzen ziren, oposizio edo abertzale inguruko jendearen edo ondasunen aurkako ekintzak edota erasoak eginez.

Zentzu horretan, GALen berrikuntza izan zen PSOEren gobernuaren ingurutik sortu eta jardun zutela.

[aldatu] GALen ekintza nagusiak, kronologikoki

  • 1983ko urriaren 16a: Jose Antonio Lasa eta Jose Ignacio Zabalaren bahiketa, Baionan (Lapurdi). Beraien gorpuak 1985ean agertu ziren Busoten (Alacant) mendian lurperatuta. Mutilazioak, tortura aztarnak eta tiro bana buruan zituzten. Baina gorpuok ez ziren identifikatu 1995era arte.
  • 1983ko urriaren 18a: Espainiako lau polizia Jose Mari Larretxea Goñi bahitzen saiatu ziren Baionan (Lapurdi). Frantziako jendarme batzuk bertatik pasatu eta lau poliziak atxilotu zituzten.
  • 1983ko abenduaren 4a: Segundo Marey bahitu zuten Hendaian (Lapurdi). Espainiako polizien agindupean ziharduten mertzenario frantsesek haren lankide bat bahitu nahi zuten baina erratu egin ziren. Urrian atxilotutako Espainiako poliziak askatzea eskatu zuten. Poliziak abenduaren 8an askatu zituzten, eta Segundo Marey abenduren 13an.
  • 1983ko abenduaren 19a: Ramón Oñaederra tiroz hil zuten Baionan (Lapurdi), tabernan lanean ari zela.
  • 1983ko abenduaren 28a: Frankotiratzaile batek Mikel Goikoetxea zauritu zuen Donibane Lohitzunen(Lapurdi), bere etxe aurrean autotik irtetera zihoanean. 1984ko urtarrilaren 1ean hil zen.
  • 1984ko martxoaren 19a: Jean Pierre Cherid hil zen Biarritzen, ekintza bat prestatzean bonba nahi gabe lehertu zitzaionean.
  • 1984ko uztailaren 11: Donibane Lohitzuneko (Lapurdi) "La Consolation" taberna barrura lehergailu bat bota eta Jose Luis Oliva Gallastegi, Bonifacio Garcia eta Juan Jauregi Aurria zauritu zituzten.
  • 1984ko abuztuaren 23a: Baionako "Etxabe" taberna tirokatu eta bertan ziren lau pertsona zauritu dituzte.
  • 1984ko azaroaren 20a: HASIko buruzagi eta sendagile Santi Brouard Bilboko (Bizkaia) Rekalde alamedako kontsultan tiroz hil dute. Rafael López Ocañari 30 urteko espetxe zigorra ezarri zioten ekintza burutzeagatik. Bere deklarazioen arabera, Luis Morcillok ere parte hartu zuen berarekin, Rafael Masa Guardia Zibileko teniente koronelak agindu eta ordaindu zien eta honi dirua Estatuko Segurtasuneko Zuzendari Julian San Cristobalek eman zion ekintza burutzeko[1].
  • 1985eko martxoaren 4a: Baionako "Lagunekin" taberna tirokatu eta Josu Amantes eta Gotzon Zabaleta zauritu zituzten.
  • 1985eko martxoaren 13a: Getariko "Briketenia" jatetxearen barrura esku bonbak bota eta Michel, Martin eta Jean Philippe Ibarboure jatetxearen jabeak zauritu zituzten.
  • 1985eko martxoaren 26a: Ziburuko "Bittor" taberna postaz tirokatu eta esku bonba bota zuten. Jose Luis Calderon eta Ramon Basañez zauritu zituzten.
  • 1985eko martxoaren 28a: Baionako (Lapurdi) "Les Pyreneés" taberna tirokatu zuten: Benoit Pecasteing hil eta Jean Marie Mutio, Jean Jacques Hum eta Kepa Pikabea zauritu zituzten.
  • 1985eko martxoaren 30a: Egin egunkariko kazetari Xabier Galdeano hil duteDonibane Lohitzunen (Lapurdi). Guy Cantavenera, Alain Parmentier, Jacky Pinard eta Bernard Foucher mertzenarioak atxilotu eta 20na urteko espetxe zigorra zizkieten ekintza honengatik. Cantavenerak deklaratu zuen Eduardo Mari Chica Doudouk kontratatu zituela Marbellan (Espainia). Honek Carlos Gastón gaizkilearen agindupean ziharduen. Carlos Gaston Ricardo Ruiz Coll poliziaren konfidente eta kolaboratzailea zen. Ruiz Coll polizia Amedoren burua izan zen Bilboko komisarian, Malagara joan aurretik[2].
  • 1985eko irailaren 25a: Jose Mari Etxaniz, Iñaki Asteazu Izarra, Agustin Irazustabarrena eta Sabin Etxaide Ibarguren tiroz hil zituzten Baionako "Monbar" tabernan.
  • 1986ko otsailaren 9a: Baionako "Batxoki" taberna tirokatu zuten. Karmele Martinez, Federick Haramboure, hiru urteko Nagore Otegi haurra eta beste zazpi lagun zauritu zituzten.
  • 1986ko otsailaren 13a: Donibane Lohitzuneko "La Consolation" taberna tirokatu eta Ramon Basañez Jauregi larri zauritu zuten.
  • 1987ko uztailaren 24a: Juan Carlos Garcia Goena hil zuten Hendaian bere autoan jarritako lehergailuaren bidez.

[aldatu] Epaiketak

[aldatu] Segundu Marey kasua

Espainiako Auzitegi Gorenak 1998ko uztailaren 29an Segundo Marey-ren bahiketaren kasuan eman zuen ebazpenean Espainiako hainbat agintari politiko eta polizia zigortu zituen [3]:

  • José Barrionuevo Peña, Espainiako Barne Ministroa, 10 urteko espetxe zigorra eta 12 urteko erabateko inhabilitazioa.
  • Rafael Vera, Segurtasuneko Estatuko Idazkaria, 10 urteko espetxe zigorra eta 12 urteko erabateko inhabilitazioa.
  • Ricardo García Damborenea, PSOEren Bizkaiko Idazkari Nagusia, 7 urteko espetxe zigorra eta 7 urteko inhabilitazioa.
  • Francisco Álvarez, Borroka Antiterroristaren Burua, 9 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eta 11 hilabeteko inhabilitazioa.
  • Miguel Planchuelo, Bilboko Informazioko Brigadaren Burua, 9 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra.
  • José Amedo, Bilboko poliziako subkomisarioa, 9 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra.
  • Julián Sancristóbal, Bizakiko Gobernadore Zibila 10 urteko espetxe zigorra eta 12 urteko erabateko inhabilitazioa.
  • Michel Domínguez, Bilboko polizia, 2 urte, 4 hilabete eta egun bateko espetxe zigorra eta denbora bereko inhabilitazioa.
  • Julio Hierro Moset, Bilboko Informazioko Brigadaren talde bateko burua, 5 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.
  • Francisco Saiz Oceja, Bilbopo Polizia Nazionalaren inspektorea, Informazio Brigada baten burua, 5 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.
  • Luis Hens Serena, Bilboko Polizia Nazionalren 3. mailako inspektorea, Hierroren taldean ziharduelarik, 5 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko inhabilitazioa.
  • Juan Ramón Corujo Rodríguez, Bilboko Polizia Nazionalren 3. mailako inspektorea, Hierroren taldean ziharduelarik, 5 urteko espetxe zigorra eta 8 urteko inhabilitazioa.

[aldatu] Lasa eta Zabala kasua

Lasa eta Zabalaren kasuan 2000ko apirilaren 26an zigortutakoak[4]:

  • Jose Julian Elgorriaga Goyeneche, PSOEko buruzagia eta Gipuzkoako Gobernadore Zibila, 71 urteko espetxe zigorra.
  • Enrique Rodriguez Galindo, Intxaurrondoko komonadantea (gero Guardia Zibileko generala), 71 urteko espetxe zigorra.
  • Angel Vaquero Hernandez, Intxaurrondoko kapitaina (gero Guardia Zibileko teniente koronela), 69 urteko espetxe zigorra.
  • Enrique Dorado Villalobos, Intxaurrondoko kuarteleko Guardia Zibileko kaboa (gero sargentoa), 67 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra.
  • Felipe Bayo Leal, Intxaurrondoko kuarteleko Guardia Zibila (gero kaboa), 67 urte eta 8 hilabeteko espetxe zigorra.
  • Rafael Vera Fernandez-Hidobro, Estatuko Segurtasuneko Idazkaria, absueltoa
  • Jorge Argote Alarcón, abokatua, absueltoa

[aldatu] Santi Brouard kasua

Santi Brouarden kasua[5]

1993. urtean egindako epaiketan:

  • Rafael López Ocaña. Hilketaren egilea izateagatik, 33 urteko espetxe zigorra.
  • Juan José Rodríguez Díaz, 'El Francés', erabilitako armak jartzeagatik, 8 urteko espetxe zigorra.

1997. urtean kasua berriro ireki eta engindako bigarren epaiketan, Bizkaiko Auzitegi Probintzialak, ekainaren 25ean eman zuen ebazpena:

  • José Luis Morcillo Pinillos, industriala, hilketaren egile izatea leporatu diote. Absolbituta.
  • Julián Sancristóbal, Estatuko Segurtasuneko Zuzendari Nagusia. Hilketaren induktore eta ezinbesteko lankidetza. Absolbitua.
  • José Amedo, polizia nazionala. Induktorea. Absolbitua.
  • Rafael Masa, Guardia Zibileko teniente koronela. Ezinbesteko lankidetza. Absolbitua.
  • Francisco Álvarez, Borroka Antiterroristaren Aginte Bakarraren burua. Hilketa estaltzea. Absolbitua.
  • Jesús Martínez Torres, Informazioko komisario nagusia. Hilketa estaltzea. Absolbitua.
  • Miguel Planchuelo, Bilboko poliziaren buru nagusia. Hilketa estaltzea. Absolbitua.
  • Antonio Rosino, Bilboko informazioko brigadaren burua. Hilketa estaltzea. Absolbitua.
  • Michel Domínguez, Polizia nazionala. Hilketa estaltzea. Absolbitua.


[aldatu] Ikusi

[aldatu] Erreferentziak

  1. Rafael Lopez Ocaña
  2. [Amedo: El estado contra ETA]
  3. Segundo Marey bahiketari buruz Espainiako Auzitegi Gorenaren ebazpena
  4. Lasa eta Zabala kasuaren ebazpena
  5. Akusatuen absoluzioa

Static Wikipedia (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2007 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu -

Static Wikipedia 2006 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu

Static Wikipedia February 2008 (no images)

aa - ab - af - ak - als - am - an - ang - ar - arc - as - ast - av - ay - az - ba - bar - bat_smg - bcl - be - be_x_old - bg - bh - bi - bm - bn - bo - bpy - br - bs - bug - bxr - ca - cbk_zam - cdo - ce - ceb - ch - cho - chr - chy - co - cr - crh - cs - csb - cu - cv - cy - da - de - diq - dsb - dv - dz - ee - el - eml - en - eo - es - et - eu - ext - fa - ff - fi - fiu_vro - fj - fo - fr - frp - fur - fy - ga - gan - gd - gl - glk - gn - got - gu - gv - ha - hak - haw - he - hi - hif - ho - hr - hsb - ht - hu - hy - hz - ia - id - ie - ig - ii - ik - ilo - io - is - it - iu - ja - jbo - jv - ka - kaa - kab - kg - ki - kj - kk - kl - km - kn - ko - kr - ks - ksh - ku - kv - kw - ky - la - lad - lb - lbe - lg - li - lij - lmo - ln - lo - lt - lv - map_bms - mdf - mg - mh - mi - mk - ml - mn - mo - mr - mt - mus - my - myv - mzn - na - nah - nap - nds - nds_nl - ne - new - ng - nl - nn - no - nov - nrm - nv - ny - oc - om - or - os - pa - pag - pam - pap - pdc - pi - pih - pl - pms - ps - pt - qu - quality - rm - rmy - rn - ro - roa_rup - roa_tara - ru - rw - sa - sah - sc - scn - sco - sd - se - sg - sh - si - simple - sk - sl - sm - sn - so - sr - srn - ss - st - stq - su - sv - sw - szl - ta - te - tet - tg - th - ti - tk - tl - tlh - tn - to - tpi - tr - ts - tt - tum - tw - ty - udm - ug - uk - ur - uz - ve - vec - vi - vls - vo - wa - war - wo - wuu - xal - xh - yi - yo - za - zea - zh - zh_classical - zh_min_nan - zh_yue - zu