Gregory La Cava
Wikipedia(e)tik
Gregory La Cava (1892ko martxoaren 10 - 1952ko martxoaren 1) Amerikako Estatu Batuetako zinema zuzendaria zen. 1915erako zinemagintzan aritzen zen, baina marrazki bizidunen arloan. Izan ere, William Randolph Hearst-ek La Cava kontratatu zuen haren egunkarietan agertzen ziren komik pertsonaiak filmetarako pasa zitzan.
1922rako, Hollywood-eko komedien zuzendaria bilakatu zen La Cava. Hurrengo hamarkadan komedia utzi gabe, film serioak ere (egun ospea eman diotenak) egin zituen.
[aldatu] Filmografia hautatua
- Feel My Pulse, 1928
- So's Your Old Man, 1926
- Running Wild, 1927.
- The Half Naked Truth (1932).
- The Age of Consent (1932)
- Bed of Roses (1932)
- Gabriel Over the White House (1933)
- What Every Woman Knows (1934).
- Private Worlds (1935).
- My Man Godfrey (1936). Zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendatua.
- Stage Door (1937). Zuzendari onenaren Oscar Sarirako izendatua.
- The Primrose Path (1940).