Gurutzeta
Wikipedia(e)tik
Gurutzeta Barakaldoko (Bizkaia) bederatzigarren barrutia da. Barrutiak 13.450 biztanle eta 1,689 kilometro karratuko azalera dauka (2006an Barakaldoko udalak emaniko datuen arabera). Gurutzetako barrutia Barakaldoko udalerriaren mendebaldean kokatzen da. Iparraldean Errekaortuko barrutiarekin egiten du muga, eta hegoaldean BurtzeƱako auzoarekin. Gurutzetako barrutiak bi auzo dauzka, Gurutzeta eta La Paz.
[aldatu] Auzoak
Gurutzeta eta La Pazeko auzoak oso desberdinak dira elkarrengandik, naiz eta aldi berean garatu ziren. 1950ko hamarkadatik aurrerako inmigraziok, ehundaka pertsona erakarri zituen Barakaldora, bertako lantegietan lan egiteko. Horrela, pertsona haientzako hainbat auzo berri garatu ziren. Gurutzetako auzoa, izen bereko plazaren inguruan zabaltzen da, Gurutzetako Ospitalearen ondoan. La Pazeko auzoa berriz A-8 autobidearen mendebaldean hedatzen da, barrutiaren mendebaldean.
La Paz auzoan gune berdeak dira nagusi, etxebizitzak 12-13 pisutako dorreetan batu ziren, eta horrek plaza eta parke ugari eraikitzea posible egin zuen. Gurutzetak bien bitartean hirigintza tipikoagoa dauka, eta gune berdeak urriagoak dira. La Pazeko auzoaren ondoan, hiriko parkerik handiena aurkitzen da, Gorostizako parkea alegia.
[aldatu] Zerbitzuak
Bertan eraiki zuten Residencia Sanitaria Enrique Sotomayor zena, gaur egun Gurutzetako Ospitalea dena.