Harrespil
Wikipedia(e)tik
Harrespila monumentu megalitiko bat da, non harriak biribilean ezarrita dauden, lursail berezi bat mugatuz. Jentil-baratza edo Mairu-baratza izenez ere ezagunak dira, bere eraikuntza jentil edo mairuei egotzi izan bait zaie.
Euskal Herrian ere monumentu hauetako asko aurki ditzakegu. Harrespil asko talde txikitan elkartuta agertzen dira, lekuaren garrantzia agerian ipiniz. Hala ere, harrespil bakunak ere badira.
Jorge Oteiza eskultore eta arte-teorilaria sarritan hitz egin zuen harrespilen estetikari buruz, batez ere Quosque Tandem!... saiakera liburuan. Bertan, euskal pentsaera eta estetikaren ezaugarri nagusiak bilatzen saiatu zen historiaurreko artean erroak aurkituz. Lehen euskal gizakiak mundua hutsaren bidez somatzen zuela zioen, huts eta harro hitzen etimologia-estetikoa eta harrespilen barneko espazio ireki baina mugatua aztertuz.
Erresuma Batua, Frantzian, Danimarkan eta Suedian ere zabaldurik daude. Nazioartean cromlech termino aurre-erromatarra (agian bretoiera) erabiltzen da harrespilak izendatzeko.