Harri jasotze
Wikipedia(e)tik
Harri jasotzea harri bat lurretik hartu eta sorbaldaraino jasotzean oinarritzen den herri kirola da.
Eduki-taula |
[aldatu] Modalitateak
Bi modalitate daude:
[aldatu] Harri handien txapelketa
Modalitate honetan hurrengo harriak erabiltzen dira:
- Zilindroa: 175 edo 200 kilo
- Errektangeluarra: 175 edo 200 kilo
- Kuboa: 150 kilo
- Biribila: 125 kilo
[aldatu] Harri txikien txapelketa
Honako harri hauek erabiltzen dira:
- Zilindrikoa: 150 kilo
- Errektangeluarra: 125 kilo
- Kuboa: 113 kilo
- Biribila: 100 kilo
[aldatu] Arautegi orokorra
- Jasotzen den harria lurrean egon behar da eta sorbaldaraino jaso. Epaile bat izaten da txandari hasiera eta amaiera ematen diona, eta beste batek erabakitzen du jasoaldiak legezkoak izan diren edo ez.
- Kilo gehien bizkarreratzen dituenak irabazten du.
[aldatu] Markak
- Miel Saralegi izan da orain arte harririk pisutsuena jaso duena: 329 kiloko errektangeluarra.
- Aurretik Iñaki Perurenak izan zuen markarik onena urte askotan zehar, 322 kilorekin.
[aldatu] Ikus, gainera
![]() |
Herri kirolak | ![]() |
---|---|---|
Ahari-jokoa • Aizkolari proba • Artzain-txakur lehiaketak • Bola-jokoa • Estropadak • Gizon proba • Harri jasotzea • Harri-zulaketa • Idi-probak • Lasto altxatzea • Palanka-jaurtiketa • Sega-jokoa • Sokatira • Toka |