Hau zortea (jokoa)
Wikipedia(e)tik
Hau zortea edo hau suertea ikasleekin lantzeko joko bat da, Hego Hemisferio eta Ipar Hemisferioaren arteko erlazioak azalarazten dituena.
[aldatu] Jokoaren helburua
Jokoaren helburua aztarna ekologikoaren banaketa munduan zehar azaltzea da, batzuen aztarna beste batzuen lepotik hartuta dela adierazten delarik.
[aldatu] Nola jokatzen da?
Ikasleak jokalariak izan dira. Munduko mapan markaturik agertzen diren herrialdeak (bakoitza bandera batekin) aukeratu behar dituzte. Horrela ikasle bakoitzak bere herrialdea errepresentatuko du.
Bakoitzak bere herrialdearen bandera margotu beharko du kartoi batean. Ondoren zaku batean sartzen dira bandera guztiak. Hau egun ostean jokalarik bakoitzari hiru fitxa ematen zaizkio, gero trukatu daitezkeen gauzetan bilakatuko direla esaten zaielarik.
Ondoren herrialde horien aztarna ekologikoa kalkulatzen da arbelan, zenbaki osoetan. Banan-banan aterako dute bandera bat ordenaren batean.
Ateratako banderaren arabera:
- Atera duen nazioaren aztarna 3 bada mantentzen 3 fitxekin mantentzen da.
- 3 baino gehiago badagozkio, beste bati hartu beharko dizkio. Hemen liskarrak sortu daitezke.
- 3 baino gutxiago bada bankuari utzi beharko dizkio beste batek hartzeko.
- Joaterakoan maparen ondoan kokatu behar da.
- Horrela behin eta berriro ikasle bakoitzak.
- Denak amaitu ondoren ez da fitxarik sobratu behar, bakoitzak izango ditu dagozkion puntuak, bidezkoa ala ez baina egun munduan ematen den egoeraren antzekoa izango da.
- Amaitzeko banan-banan, ala taldeka ( emaileak / hartzaileak ) , ala batera komentatu behar da jokoa nola suertatu den.