Hijacking
Wikipedia(e)tik
Hijacking (ingelesez bahiketa) konputagailu-sareen arloan zerbait lapurtzeko edo jabe (informazioa eskuarki) egiteko legez kanpoko teknika guztiei deitzen zaie.
Normalean informazioa lortzeko, martxan dagoen konexio batean, beste norbait zarela pentsarazi pasahitzen kontrola (kautotu) pasa gabe da Hijacking.
Garraio protokoloen mailan lan egiten du, beraz babes neurri komenigarriena, protokolo hauen zifratzea da.
[aldatu] Hijacking erasoak batzuk
-
- IP hijacking: TCP/IP konexio baten bahiketa, Telnet saio batean esaterako.
- Page hijacking: Web orri baten bahiketa. Erasotzaile batek web orri bati egiten dituen aldaketei deritze. Zerbitzariaren akats (Bug) edo webgunearen programazio akatsa erabiliz.
- Reverse domain hijacking edo Domain hijacking: Domeinua lapurtzea
- Session hijacking: Saioaz jabetzea
- Browser hijacking: Nabigatzailea bahitzea. Spyware programak web nabigatzaileei egiten dizkien eragiketak dira, hala nola hasiera orria aldatzea, popups agerraraziz eta abar.
- Modem hijacking: Modem bahiketa. ADSLa hedatu baino lehenago dialers programek Internet konexioa birkonfiguratzen edo berri bat sortzen zuten tarifa garestiko zenbakiei deituz.
- Thread hijacking: Interneteko eztabaida foro bateko gai baten bahiketa. Nahita edo nahigabe norbaitek gaiaren eztabaidaren bilakaera aldatzen duenean gertatzen da.
[aldatu] Ikus, gainera
- Troyako zaldi
- Sniffing
- Password crack
- Spoofing
- Birus
- MAC
- ARP
- Router
- SSL
- Switch
- Segurtasun informatiko