Hilarion Eslaba
Wikipedia(e)tik
Miguel Hilarion Eslaba (Burlata, 1807ko urriaren 21a - Madril, 1878ko uztailaren 23a) Nafarroako musikagile eta musikologoa izan zen.
Txikitan Iruñeako Katedraleko koroko kide eta biolinjolea izan zen. Organua, biolina eta pianoa jotzen ikasi zien Julian Prietorekin eta musika idazten Francisco Secanillarekin. 1828an El Burgo de Osmako katedraleko maisua izan zen. Gero Sevillan apaiz bilakatu eta Kapera Errealeko maisua izan zen. 1844an Madrileko Erret Kaperako maisua izan zen eta 1854an Madrileko Musika Kontserbatorioko konposizio irakaslea. 11 urte geroago zentru horretako zuzendari bilakatu zen.
Artikulu hau pertsona baten biografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |