Iruñeko autobus geltokia
Wikipedia(e)tik
Iruñeko autobus geltokia Iruñea hiriko autobus geltoki nagusia izango da, 2007. urteko udaberrian zabaltzen denean.
Eduki-taula |
[aldatu] Historia
Iruñeko autobus geltoki zaharra, Behe Nafarroa etorbidean kokatzen da. 1930ko hamarkadan eraikia, Espainia mailan autobusak eta autobusean joateko txartelak ateratzeko txarteldegiak eraikin berean bildu zituen lehen hiria izan zen Iruñea. Geltokia altxatu zen orubeak 4.900 metro karratu zituen guztira, eta geltokiaren eraikuntza errentagarria egiteko, etxebizitzak altxatu ziren orubearen alboetan. Horrela, autobus geltokia, orubearen erdigunean eraiki zen, etxebizitzen utzitako patioan alegia.
Geltokiaren eraikuntzan 175.000 pezeta gastatu ziren, eta 1934ko azaroaren 17an zabaldu zuten.
[aldatu] Geltoki berria
1990ko hamarkada hasieran Iruñeko udalak geltoki berri baterako proiektuaren prestaketa hasi zuen, eta ideia lehiaketa bat antolatu zuen, Yanguas eta Miranda kalean eraiki beharko zen geltoki berrirako diseinua aukeratu nahiean. 2004ean lehiaketa hartan irabazle irtendako proiektuaren behin-betiko diseinua erabaki zen. Eraikitze lanak 2005. urteko uztailaren 20ean hasi ziren. Geltokiaren diseinuaren proiektua 2006ko martxoan aldatu behar izan zuten, orubean aurkituriko aztarna arkeologikoak zirela eta.
Proiektuaren azken aldaketa horrek, geltokiaren eraikuntza garestitu zuen eta guztira 38 milioi euroko inbertsioa egingo da. Guztira lurpeko hiru solairu eraikiko dira. Lurpeko bi solairu, autobus geltokiaren ihardueretarako izango dira, hau da, autobusen joan-etorrietarako. Hirugarren solairuan, autoentzako aparkaleku bat egokituko da, guztira 598 kotxerentzako edukiera izango duena. 2006ko martxoan proiektua aldatzean, aparkalekua handitu zen.
Proiektua Azysa eraikuntza enpresa nafarrak egin du.
[aldatu] Geltokia erabiltzen duten konpainiak
- Alsa
- Continental Auto
- La Baztanesa
- La Burundesa
- La Estellesa
- La Mugiroarra
- La Roncalesa
- La Sanguesina Veloz
- La Union