Islamiar fundamentalismo
Wikipedia(e)tik
Islamiar fundamentalismoa Mendebaldetik Islamean oinarritutako doktrina politiko anitzari ematen zaion izena da. Horrela, Islamiar fundamentalismoa deritzoguna definitzen zaila bada ere, bere zutabeetako batzuk ondoko hauek izan daitezke: a) Islama -erlijioa- ideologia gisa hartzea, b) gizartea eta Estatua -banaketarik gabe- guztiz musulmanak izatea xede bezala edukitzea, eta c) ikuskera hauetan oinarrituz boterearen borroka bat, edo borroka politiko bat, planteatzea.
Islamiar fundamentalismoa deritzoguna ulertzeko, ezinbestekoa da mugarri hauek kontuan hartzea:
- Anaiarte Musulmanaren fundazioa Egipton, 60ko hamarkadan.
- 1979ko Iraultza Islamiarra Iranen (Islamean gutxiengoa direnen, xiiten, eskutik).
- Afganistango jihad-a edo guda santua, Sobietar Batasuna eta Afganistango erregimena (sobietarren aliatu eta jarraitzailea) gaindituz 1989an.
[aldatu] Izendapenari buruz
Aipatu bezala, fundamentalismo terminoa ez da oso egokia (nahiz eta Mendebaldean hala erabiltzen dugun), termino hau ez baita ez musulmana ezta arabiarra ere. Aitzitik, "fundamentalismoa" Amerikako Estatu Batuetan (AEB)sortutako kontzeptua dugu (1920 aldean) eta, beraz, kristautasunarekin lotutakoa. "Islamismo" kontzeptuarekin berdin gertatzen da, berau Frantzian asmatu baitzen XIX. mendean. Ildo honetan, arabiar zein musulmanek "Islam politikoaz" hitz egiten ohi dute.
[aldatu] Gaur egungo estereotipo zabaldua
Gaur egun islamiar fundamentalismoaz hitz egiterakoan, Al-Qaedaz eta Osama bin Ladenez hitz egiten da. Hau sinplifikazio handiegia da, islam politikoaren barruan tendentzia eta konrronte ugarri baitago.