Jose Escobar
Wikipedia(e)tik
José Escobar Saliente edo Josep Escobar i Saliente (Bartzelona, 1908ko urriaren 22a - 1994ko martxoaren 31a) komikigile kataluniar oparoa izan zen. Haurrentzako lanak izan ziren egin zituenak, gazteleraz nagusiki baina baita katalunieraz apur bat ere.
"Zipi eta Zape" anai biki bihurriak eta "Carpanta" goseti amorratua (Espainiako Gerra Zibilaren osteko egoera islatzen zuena) izan ziren bere pertsonaiarik ezagunenak.
Beste lan batzuk:
- "Tres Pelos y Kid Pantera".
- "Doña Tula, suegra".
- "Blasa, portera de su casa".
- "El mago Assieres".
- "El profesor Tenebro".
- "Filomeno y su taxi Genovevo".
- "Don Óptimo y Don Pésimo".
- "Plim, el magno".
- "Terre y Moto".