Josep Tarradellas
Wikipedia(e)tik
Josep Tarradellas i Joan (Cervelló, 1899 - Bartzelona, 1988) politikari katalana izan zen.
Gaztetan, hainbat erakunde politiko eta sindikal nazionalista eta ezkertiarreko kidea izan zen. 1931n, Esquerra Republicana de Catalunyako idazkari orokorra izendatu zuten. Konstituzio Gorteetan diputatua izanik, Francesc Maciàren agindupean kontseilaria ere bazen.
Frantzian herbesteratuta 1939tik, 1954an kanpoko Generalitateko presidentea izendatu zuten (125.a). 1977ko urrian, Adolfo Suarez eta Joan Karlos I.arekin hitzartu ondoren, Kataluniara Generalitateko presidente gisa itzuli ahal izan zen. Iristean, "Ja soc aqui!" (Hemen nago) iragarri zuen. Nazio-batasunako gobernua osatu zuen instituzio demokratikoak berriz abian jartzeko. 1980ko Kataluniako Parlamenturako lehenengo hauteskundeekin bukatu zen bere presidentetza, Jordi Pujol ordezkatuta.