Kalifa
Wikipedia(e)tik
Kalifa (arabieratik خليف jalif, "ondorengoa") Mahomaren heriotzaren ondoren islamdar agintariek erabilitako titulua zen.
632. urtean, Mahoma hil zenean, ez zuen utzi inongo metodorik musulmanen aginteari dagokionez. Honen ondorioz bere aitaginarreba, Abu Bakr al-Siddiq aukeratu zuten Jalifatu Rasuli.llah (خليفة رسول الله, Jainkoaren Mezulariaren ondorengoa). Horren ondorengo agintari guztiak ere Kalifa izena hartu zuten.
Kalifak aldi berean agintari politikoak eta erlijiosoak ziren. Erlijioso moduan ez zuten inongo botererik dogmarik ezartzeko, Mahomak berak emandako errebelazioak nahikoak zirela uste baitzen. Kalifa baten lurrei kalifato izena ematen zitzaien.
Sunnien arabera, islamiar munduko lehenengo lau kalifek lan bikaina egin zuten eta horregatik ondo gidaturikoak eta lau kalifa justuak izena ematen diete. Gainera sunniek hainbat kriterio jarri zituzten kalifa izateko:
- Kalifak Quraish tribukoak izan behar zuten (Mahomaren leinua).ç
- Ondorengotza aukeratzea zaharren kontseilu batek egin zuen.
- Kalifaren lana Islamaren hedakuntza zegoen.
Txiiek ordea ez dute hau onartzen. Euren ustetan Mahomak bere ondorengoa izendatu zuen hil aurretik. Hau bere suhia, Ali ibn Abi Talib, bere alaba Fatimarekin ezkondua zena zen. Ali eta bere ondorengoak dira beraz Txiientzako benetazko kalifak.