Kalitate
Wikipedia(e)tik
Kalitate hitzak ondorengo esanahiak izan ditzake:
- Objektu baten berariazko ezaugarria
- Objektu baten esentzia edo izaera
- Objektu baten bikaintasun maila
- Bikaintasun kontzeptua bera
Lehenengo esanahia teknikoa da, bigarrena filosofikoa, hirugarrena praktikoa eta laugarrena metafisikoa. Azken bi esanahiak dira gehien erabiltzen direnak. Beraz, lehen bi esanahiek kalitateak alderdi positiboa zein negatiboa onartzen duten arren, gehienetan kalitatea kontzeptu positibo eta desiragarri bezala erabili ohi da.
Kalitatea orokorrean errealitate objektiboen eta pertzepzio subjektiboen eraginpeko fenomeno bezala aztertzen da. Objektua balore konkretu bat izan daiteke, edo ideal fisiko baten adierazpena.
Beraz, objektu baten kalitate maila ezarri zaizkion irizpideen araberakoa izango da beti; ona da erabilgarria delako, edo ederra, edo besterik gabe existitzen delako. Beraz objektu baten kalitatea neurtzeko, objektuaren erabilgarritasuna, edertasuna eta existentzia ulertu behar dira lehenik.
Ekonomia arloan, hornitzaile batek bezero baten eskakizunei erantzuteko gaitasuna neurtzen du kalitateak.