Karl Friedrich Schinkel
Wikipedia(e)tik




Karl Friedrich Schinkel (Neuruppin, Brandenburgo, 1781 martxoaren 13 - Berlin, 1841 urriaren 9) arkitekto eta margolari neoklasiko prusiarra zen.
Eduki-taula |
[aldatu] Bizitza
1798 urtean Neuruppineko Lizeoa utzi eta Berlinera joan zen ikasketak jarraitzera. 1803an lehen bidaia egin zuen Italiara, baina itzultzean Napoleonek tropek Berlin hartua zuten. Frantziaren desegigoaren ondoren, Schinkel eraikitze kabinete prusiarreko arduraduna egiten da. Bere eginkizuna Berlin eraldatzea izango da, Prusiako hiriburu eredugarri bihurtzeko. Beste prusiar lurraldeetako ardura ere bazuen, Rhenaniatik hasi eta Königsberg hiriraino.
[aldatu] Lana
Schinkelen estiloa garairik emankorrenean arkitektura klasiko greziarrerako itzuleran datza, agian inbaditzaile frantziarren estilo erromatarretik aldentzeko. Bere eraikin ezagunenak Berlin eta inguruetan aurkitzen dira. Horien artean aipatzekoak dira Schauspielhaus (1819-1821), aurreko antzokia ordeztu zuena sute baten erre baitzen, eta Museo Zaharra edo Altes Museum (1823-1830), eraiki zenean Museo Berria zena..
Schinkelen garrantzia ez datza eraikitako lanetan bakarrik, baizik-eta lan teorikoan ere bai. Bere ideiak argi agertzen dira eraiki gabeko proiektuetan ere, hala nola Akropolia Errege Jauregi bihurtzeko lanetan eta Orianda Jauregiaren eraldaketan (Krimean). Proiektu hauek eta beste asko Sammlung architektonischer Entwürfe (Zirriborro Arkitektonikoen Bilduma 1820-1837 artean) eta Werke der höheren Baukunst (1840-1842; 1845-1846) liburuetan agertzen dira.
Askoren arabera, egoera politikoak (frantziarren okupazioa eta errege prusiarren gaitasun eza) Schinkel garapen osora iristea galarazi egin zuen, haren eskemek aurreikusten duten talentu eta gaitasunak etenez.
Hala ere, bere eragina garaiko Prusian eta oraingo Alemanian izugarria izan dela esan daiteke, Mies van der Rohe arkitektoarenganaino iritsi baita.
[aldatu] Lan garrantzitsuak
Eraikin gehienak garaiko Prusian egin zituen, oraingo Alemanian gutxi gorabehera.
- 1800 : Pomona tenplua Pfingstberg mendiaren gainean, Potsdam
- 1818 : Zaintza Berria (Neue Wache), Berlin
- 1818 : Schauspielhaus Gendarmenmarkt-en, Berlin
- 1824 : Neues Museum (orain Museo Zaharra edo Altes Museum), Berlin
- 1825 : Friedrich-Werdersche eliza, Berlin
- 1825 : Schöneberg eliza, Aachen ondoan
- 1830 : Nikolaikirche (San Nikola eliza), Potsdam
- 1831 : Altstädtische Hauptwache, Dresde
- 1832 : Bauakademie (eraikuntza akademia), Berlin
- 1832 : Udaletxea, Kołobrzeg / Kolberg, oraingo Polonia)
- 1833 : Bainu Erromatarrak, Potsdam
- 1834 : Babelsberg jauregia, Potsdam
- 1834 : Alt-Moabit, Wedding eta Gesundbrunnen auzoetako elizak, Berlin
Margolan gehienak Berlingo museoetan daude ikusgai, adibidez Alte Nationalgalerie museoko 3.05 gelan.