Kashbad
Wikipedia(e)tik
Kashbad | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Errenteria (Gipuzkoa) | |
Musika mota | Rock | |
Disketxeak | Esan Ozenki | |
Taldekideak | ||
Sorkun Rubio Gorka Sesma Luba Txiki Gorka Lazkano Karlos Osinaga |
Kashbad 1990eko hamarkadan Errenterian (Gipuzkoa) sortutako euskal rock musika taldea da. Luba, Txiki, Gorka Sesma eta Gorka Lazkanok sortu zuten taldea, laster emakumezko abeslaria gehitu zitzaielarik, Sorkun.
Taldeak maketa bat grabatu zuen, eta Fermin Muguruzak hauxe entzun zuenean, Negu Gorriak taldearen Ideia Zabaldu (1995) diskoan parte hartzera deitu zuen Sorkun, ahotsa gustoko zuela-eta. Ondoren, hiru disko argitaratu zituzten, Kashbad, Distantzia eta Hesiak.
Zazpi urteko ibilbidearen ondoren taldea uztea erabaki zuten, proiektu berriei ekiteko.
[aldatu] Taldekideak
- Sorkun Rubio - abeslaria.
- Gorka Sesma - gitarra.
- Luba - gitarra.
- Txiki - bateria.
- Gorka Lazkano - baxua.
- Karlos Osinaga - baxua.
[aldatu] Diskografia
- Kashbad (Esan Ozenki, 1996)
- Distantzia (Esan Ozenki, 1997)
- Hesiak (Esan Ozenki, 1999)