Koldo Izagirre
Wikipedia(e)tik
Koldo Izagirre Urreaga (Pasaia, 1953ko ekainaren 21) euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren hainbat arlo jorratu ditu bere idazlanetan. Hala nola, poesia, elaberrigintza, ipuingintza, saiakera, itzulpengintza eta haur eta gazte literatura, besteak beste. Kazetagintza eta zine gidoilaritza ere landu ditu, bestalde.
1978an "Oh! Euzkadi" literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoria eta beste batzuekin batera.
1991. urtean "Offeko maitasuna" filma zuzendu zuen.
Eduki-taula |
[aldatu] Idazlan batzuk
[aldatu] Poesia
- Itsaso ahantzia. 1976, Kriseilu.
- Oinaze zaharrena, 1977, Ustela saila.
- Guardasola ahantzia, 1978, Ustela Saila.
- Balizko erroten eremua, 1989, Susa.
- Non dago Basque harbour? 1997, Susa.
- Teilatuko lizarra 2005, Susa.
[aldatu] Elaberrigintza
- Euzkadi merezi zuten 1985, Hordago.
- Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak 1991, Elkar.
- Vladimir 1996, Erein.
- Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri1998, Elkar.
- Agirre zaharraren kartzelaldi berriak 1999, Elkar.
- Sua nahi, Mr Churchill? 2005, Susa.
[aldatu] Hiztegigintza
- Euskal Lokuzioak, 1981, Hordago.
[aldatu] Kronika
- Ez duk erraza, konpai 1995, Susa.
- "Merry Christmas, Panama" esan zuen heriotzak 1999, Euskaldunon Egunkaria.