Latzen
Wikipedia(e)tik
Latzen | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Oñati (Gipuzkoa) | |
Musika mota | Heavy metal | |
Urteak | 1993 - ? | |
Disketxeak | Oihuka | |
Taldekideak | ||
Gorka Lazkano Iker Martinez de Zuazu Joxe Mari Azpitarte Aitor Uriarte |
Latzen Oñatin 1993an sortutako heavy metal musika taldea zen. Oso gazte hasi ziren, eta Hor Konpon taldea alboan izatea lagungarri suertatu zitzaien. Jaialdiak ugaldu ahala, Carlos Kreatoren estudioan gauzatu zuten lehen maketa, Heriotzari deika izenekoa. Euskadi Gazteko entzuleen harrera beroan, entzuleen saria irabazi zuten.
Kontzientzia ala infernua izan zen haren lehen estudio-diskoa. Oihuka disketxearen arabera, lanak batzen ditu metal arloan dauden erritmo desberdinak. Kanta azkarrak, gogorrak, boteretsuak eta zanpakorrak, gitarren indarrean egindakoak, ahots garbi eta melodiatsuak laguntzen diolarik. Makinak ederki funtzionatzen du bizi-bizi zein makal, eta baladen egituran doazenak ez dira atzean gelditzen. Tonu epiko, metalzale eta heavyak. Hitzak zainduak dituzte eta giza arlokoak dira batik bat, maitasunezkoak ere hor direlarik. 1997ko Gaztea Sarietan kantarik kuttunena izendatu dute Laztana abestia.
Bigarren estudio-diskoa Ardi Larruz izan zen. Oihuka disketxearen arabera, bigarren disko hau, aurrekoaren aldean, gogorragoa da. Metal boteretsuago eta landuagoa. Azala bezala, gordinagoa, nahiz eta abiadurak, orokorrean, apur bat jaitsi diren, horrek sendotu egiten dituelarik kolpea eta iraunkortasuna. Oinarri erritmiko sendoak eta metaleroak. Gitarretan lan eskerga dago, punteo distiratsuak. Ahotsak melodiak osatzeko erraztasun apartu du, lakarrak batzuetan eta, leunak tarteka.
[aldatu] Taldekideak
- Gorka Lazkano: bateria.
- Iker Martinez de Zuazo: gitarra eta akustika.
- Joxe Mari Azpitarte: baxua eta ahotsak.
- Aitor Uriarte: gitarra eta ahots nagusia.
[aldatu] Diskografia
- Heriotzari Deika (maketa) - 1995
- Kontzientzia ala infernua - 1996
- Ardi Larruz