Lehoi
Wikipedia(e)tik
Lehoia | ||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lehoiak |
||||||||||||||
Sailkapen Zientifikoa | ||||||||||||||
|
Lehoia (Panthera leo) ugaztun bat da Felidae familiakoa. Arra oso erraz bereizten da duen ileagatik. Ar batek 250 kilogramoko pisua izan dezake. Emeak txikiagoak dira, 180 kg. ingurukoak. Lehoiak haragijaleak dira eta erlazio familiarretan oinarritutako bizimodua dute. Emeek taldea sortzen dute eta eurekin familiarki harremanduta ez dagoen ar batekin, eta kume guztiekin, bizi dira. Emeek ehizatzen dute eta arrek lurraldea zaintzen dute. Kume arrak heltzean familia gunetik kanporatuak dira.
Lehoiak poligamoak dira eta emen bakoitzak 18tik 26 hilabetera izaten dute kumeak. Zoologikoetan daudenean urtean behin dute kumaldia. Haurdunaldiak 110 egun irauten ditu eta batetik lau kumera izaten ditu aldi bkaoitzean. Zoologikoetan 30 urterarte bizi izan dira, baina basatiak direnean arrek 12 urte eta emeek 16 urte bizi dituzte.