Lurraren historia egun bakar batean
Wikipedia(e)tik
Lurraren historia egun bakar batean laburtuko bagenu, historiako gertakari guztiak azkeneko segunduan gertatuko lirateke. Garai geologiko guztien hedapena 4,5 mila milioi urtekoa da, gutxi gora behera.
Ordua | Gertaera |
00:00 | Lurraren sorrera |
01:36 | Ezagutzen diren mineralik zaharrenak. |
03:42 | Bizitzaren jatorria |
05:18 |
Fotosintesia egiten zuten lehenengo mikroorganismoak |
06:24 | Lehenengo diamanteak. |
09:00 |
Lehenengo zianobakterioak. |
10:06 | Atmosferan oxigeno diatomikoa agertzen da. |
11:42 | Ezagutzen den lehenengo glaziazioa. |
13:18 | Lehen izaki aerobikoak. |
14:24 | Ezagutzen den meteorito kraterrik zaharrena. |
16:30 | Lehenengo nukleo zelularrak. |
19:42 |
Lehenengo heterotrofo eta harrapakariak |
20:24 |
Lehen izaki zelulanitzak |
20:40 |
Pangea I sortu zen. |
20:42 |
Lurraren historiako eperik hotzena |
21:18 | Lehenengo arrainak. |
22:00 |
Lehenengo anfibio eta zuhaitzak |
22:24 |
Pangea II sortu zen. |
22:36 |
Lurraren historiako estintzio handiena. |
22:53 | Lehenengo ugaztunak. |
22:56 | Pangea II apurtu zen. |
23:12 |
Lehenengo hegaztiak |
23:18 | Lehenengo loreak. |
23:38 |
Kontinenteen erdiak uraz estali ziren. |
23:39 |
Dinosauroen desagerpena |
23:50 | Lehenengo tximinoak. |
23:58 |
Lehenengo hominidoak. |
23:59:00 |
Homo generoa agertu zen. |
23:59:59,82 |
Antzinako Egipton piramideak eraiki ziren. |
23:59:59,98 |
Kristobal Kolon Amerikara iritsi zen. |
24:00:00 |
Orain |