Mari
Wikipedia(e)tik
Mari euskal mitologiako jainkosa nagusia da. Anbotoko Mari, Anbotoko Dama eta Murumendiko Dama izenak ere hartzen ditu.
Hainbat euskal menditan bizi da (Txindoki, Murumendi...), bizitokirik garrantzitsuena Anbotoko leize bat duelarik, "Mariren Koba" izenarekin ezaguna.
Mari, Ama Lurraren irudikapena, izadiaren eta bertako elementu guztien erregina da. Gehienetan emakume gorputza eta aurpegiarekin irudikatu izan ohi da, dotore jantzita (gehienetan gorriz), zuhaitz edo suzko emakume gisara ere agertzen delarik. Sugaar da bere senarra, sorginak bere gurtzaileak eta bi seme ditu: Mikelats eta Atarrabi, ongia eta gaizkiaren irudikapenak.
Eduki-taula |
[aldatu] Elezaharrak
Mari da, dudarik gabe, euskal mitologiaren izaki nagusia. Zoritxarrez gaur egun, XX. mendearen hasieran Jose Miguel Barandiaranek eta bere laguntzaileek bildu zituzten lekukotasunen bidez baizik ez dugu ezagutzen. Mariren mitoa agertuz geroztik, euskal gizarteak zibilizazio anitzi aurre egin die (Iberiarrak, Zeltak, Erromatarrak…). Topaketa horien lekukoa izan baita, ez da harritzekoa Mariren pertsonaiak mila aurpegi izatea.
Marik itxura eta podere anitz dauzka : « Izadia » da, bai eta ere « Jainkoa » ; sakrifikatuak diren animaliak eta dirua eskaintzen zaizkio. Horregatik erlijioak baztertu zuen, behiala osorik menperatzen zuen mundutik kenduz « bestelako » testuinguru batean kokatzeko. Polikinaka Mariren pertsonaia gero eta lainotsuago bihurtu da.
Askotan, "Dama" bizkaiko historiako pertsonaia errealekin lotu izan ohi da, mitologia eta historiaren arteko nahasketa bat sortuz. Adibidez, Diego Lopez de Haro bizkaiko lehen jaunarekin ezkonduta omen zegoen. Ezkontzean, Marik etxean inoiz ez zuela aitaren egingo zin egin erazi zion, baina ez zuen bete eta Mari bere alabarekin hegan atera zen. Kondaira hau bizkaiko jaunek Mariri egin zioten "traizioan" oinarriturik egon daiteke, lurraldea Gaztelari entregatu eta herria kristautuaraztean.
[aldatu] Jatorria
Mari izenaren jatorria ez dago bat ere argi. Hainbat teoria dira:
- Antzinako jainko edo izaki bati, Maria Jesus Nazaretekoaren amaren izena atxiki zioten, anztinako euskal erlijio kristautzeko asmoarekin.
- Amari jatorrizko izenaren hasierako A galdu zitzaion. Ama + ari litzeteke jatorria.
- Emari izenaren hasierako E erori zitzaion, jatorrizko emankortasunaren ideia galduz.
[aldatu] Idazkiak
- La primitiva religión de los vascos, José Dueso, Orain, 1996. ISBN 84-89077-56-8.
[aldatu] Kanpo loturak
Euskal Herriko mitologiako izakiak | ||
---|---|---|
Mari • Sugaar • Amalur |