Mario Onaindia
Wikipedia(e)tik
Mario Onaindia Natxiondo (Lekeitio, 1948ko urtarrilaren 13 - 2003ko abuztuaren 31) euskal politikaria eta ETAko kidea izan zen.
Politikagintzan gazte hasi zen Euzko Gaztedian, baina 1967rako ETAko Kultura Frontean ibiltzen zen. 1969an Bilbon atzeman zuten. Meliton Manzanas poliziaren hilketan partehartzea ere leporatuta, Burgosko Prozesuko epaituetako bat izan zen. Heriotz zigorra ezarri zioten arren, bizitza osoko espetxealdiaz aldatu zioten. 8 urte eman zituen kartzelan, 1977an Belgikara herbesteratu baitzuten.
Euskal Iraultzarako Alderdiko idazkari nagusia aukeratua, kargu berari eutsi zion alderdiak Euskadiko Ezkerra izena hartu zuenean. Eusko legebiltzarrean hiru legegintzaldi jarraian jardun zuen. 1992an Juan Mari Bandresekin batera, EE PSOEn barnan sartu zuen. Alderdi honen euskal adarrean, PSEn, presidenteordea eta presidentea izan zen, nahiz eta azken kargu hori ezin izan zuen onartu osasun arazoak zirela eta.