Maulets
Wikipedia(e)tik
Maulets Kataluniako gazte erakunde ezkertiar bat da. Bere helburua da Herrialde Katalan ekologiko, ez patriarkal eta klaserik gabekoen independentzia eta birbatzea. Maulets-ek "zapalkuntza eta zanpakuntza sistema eta modu guztiak (ekonomiko, militar, patriarkal zein ekologikoa)" arbuiatzen dituzte, eta MCAN (Moviment Català d'Alliberament Nacional, Nazio Askapenerako Katalan Mugimendua) barruko erakundea dira.
"Maulet" izena ("maula"-ren txikigarria, gizarte klase baxuko pertsona edo menpekotasun egoeran dagoena) Austriako Karlos Artxidukearen aldekoei Valentziako Erresuman, ematen zitzaien ezizen satirikotik dator, paradoxikoki ideologia erabat ezberdina bazeukaten ere.
Maulets 1988an sortu zen eta oso arin bihurtu ziren MDT-PSANeko (Lurraren Defentsa Mgimendua-Askapen Nazionalerako Alderdi Sozialista) gazteria. 1989an Catalunya Lliure-ko gazte adarra bihurtu ziren. Proeiktu estrategiko biren talkaren ondoren (Unitat Popular eta Front Patriòtic), 1995ean erakundeko kide askok Plataforma per la Unitat d´Acció (Ekintza Batasunerako Plataforma) taldearen sorreran parte hartu zuten. 1998n Mauets JIR-ekin (Joventuts Independentistes Revolucionàries, Gazteria Independentista Iraultzaileak) bat egin zuen (MDT-IPC-rekin lotuak zirenak), "Maulets, el jovent independentista revolucionari" sortzeko.
Azken Nazio Asanbladaz geroztik bere euren estrategia Ezker Independentistaren berreraikuntzaren alde egitea eta lurraldea defendatzea da.
Gaur egun kideak daude Katalan Herrietako hogeita hamar bat eskualdetan.