Meteoro
Wikipedia(e)tik
Meteoroak meteoroide batek lurreko atmosfera zeharkatzen duenean sortzen den argi efektua da. Izar-uso eta bolido terminoak ere erabiltzen dira. Hiru termino dituzte meteoro hauek:
- Meteoroide: Kometa baten edo eguzki-sistemako errauts zatiak dira.
- Meteoro: Lurrera iristen diren meteoroideak, atmosferarekin kontaktuan berotu egiten direnak.
- Meteorito: atmosferan guztiz suntsitu ez direlako lurrazalera heltzen diren meteoroak dira.
Gau oskarbi batean zerura begiratuta ohikoa da izar usoak ikustea eta hauek meteoroak dira. Batzuetan -3ko magnitudea izan ohi dute, hau da, asko distiratzen dute. Abuztuaren 12an Pertseidak gertatzen dira eta Abenduaren 13an geminidak.