Miren Agur Meabe
Wikipedia(e)tik
Miren Agur Meabe 1962ko urriak 7an jaio zen Lekeition (Bizkaia). Irakasle ikasketak egin zituen eta Bilboko "Kirikiño" ikastolan hainbat urtez ibili zen lanean. Euskal Filologian lizentziaduna ere bai.
Poesia eta haur literatura nagusiki idatzi ditu, baina helduentzako narrazioak ere landu ditu. Azalaren Kodea liburuarekin Espainiako Kritika Saria jaso zuen 2000. urtean. Itsaslabarreko etxea lanarekin, aldiz, Haur eta Gazte Euskadi Literatura Saria lortu zuen 2002an.
Eduki-taula |
[aldatu] Bibliografia
[aldatu] Poesia
- Iraila 1984, Sustraia.
- Nerudaren zazpigarren maitasun olerkiari begira 1985, Sustraia.
- Arratsezko poemak 1987, Arbola argitaletxea
- Peneloperen poemak 1989, Idatz & Mintz.
- Oi, hondarrezko emakaitz 1999, Labayru
- Ihesaren kantua 2000, Idatz & Mintz
- Azalaren kodea 2000, Susa
[aldatu] Haur eta gazte literatura
- Bisita 2001, Gara
- Itsaslabarreko etxea 2001, Aizkorri
- Joanes eta Bioletaren bihotza 2002, Elkar
- Etxe bitan bizi naiz, eta zer? 2003, Elkarlanean
- Nola zuzendu andereño gaizto bat 2003, Giltza