Monte Carlo
Wikipedia(e)tik
Monte Carlo edo Monte-Carlo Monakoko printzerriko zonalde ezagunena da, bertako kasinoak, jokorako zaletasunak eta jende famatuaren ugaritasunak nabarmendua. Askotan pentsatzen da Monte Carlo dela Monakoko hiriburua, baina bai hiriak eta bai herrialdeak muga berberak dituztenez, Monako bera da hiriburua.
Monte Carlon bertan dago ezaguna den Monakoko zirkuitua, urteroko 1 Formulako Monakoko Sari Nagusia ospatzeko balio izaten duena.