Montpellierko suge
Wikipedia(e)tik
Montpellierko suge | ||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() Malpolon monspessulanus
|
||||||||||||||||
Sailkapen zientifikoa | ||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
|
||||||||||||||||
Malpolon monspessulanus Hermann, 1804 |
Eduki-taula |
[aldatu] Banaketa
Montpellierko sugea (Malpolon monspessulanus) Iberiar penintsula, Frantziako mediterraneoko kostalde, Italia (Liguria eta Trentino), Adriatikoko ekialdeko kostalde, Balkanak eta Greziako zenbait irletan aurkitzen den sugea dugu. Afrika Iparralde, Kaspio mendebalde eta Asia hego-mendebaldean ere badago.
Euskal Herrian ez da zaila isuralde mediterraneoan ikustea.
Izena Frantzia hegoaldeko Montpellier hiritik datorkio.
[aldatu] Itxura
Helduak 200cm inguruko luzera izan dezake buztana barne. Egundoko suge handia,askotan uniformea, gorputza nahiko zurrun eta liraina. Bere buru estua bereizgarria da: oso begi handiak eta "bekainak" altuak eta irtenak muturrerantz zabalduz bi gandorrak izango balira bezala ditu. Muturra beheko baraiatik ateratzen da. Kopetako ezkata oso estua da. Ezaugarri hauek suge honi itxura sarkorra eta beldurgarria ematen diote. Bizkarraldeko ezkatak leunak edo zimurdunak dira, ez dira karenatuak eta 17 edo 19 ilaratan daude. Oso aldagarria den marrazkia dute; atzeko kolorea grisa, arre gorrixka, oliba, berdexka edo belzkara izaten da. Zenbait alek alboak bizkarraldea baino ilunagoak izaten dituzte. Sabelaldea horixka, pigmento ilunaz pikardatuta. Suge bizkor hau pozointsua da, baina bere letaginak ahoaren goiko barailaren atzekaldean daude eta erabili ahal izateko lehendabizi ehizakia oso ondo heldu behar dute.
[aldatu] Ohiturak
Lehorreko eta eguneko suge hau oso aktiboa da; bere mugimenduak azkarrak eta bizkorrak dira. Bere bizilekua zabala da eta bere hegoaldeko zonaldean 2000m-etaraino aurki daiteke. Landare-estalkia izanez gero, habitat bero eta idorretan egoten da. Zuhaixka-formako lur-eremu ireki, harritsu edo hondartsuak nahiago ditu baina batzuetan baso hezeen edo ibaien bazterretan ere kausitzen dira. Izaera aldatzen da baina, ikaratu edo gogaitzen dugunean, indarrez txistu egiten du gorputza eta lepoa zabalduz; zirikatuak sentitzen diren animaliak hozka egiten saiatzen dira. Oso ehiztari trebea da . Ehizakiak harrapatzeko begiak erabiltzen ditu batik bat. Elikatzeko, sugandila, musker (Lacerta lepida), ugaztun txiki, txori eta beste sugeak ehizatzen ditu; gazteak direnak, berriz ornogabeak heltzen dituzte.
[aldatu] Ugalketa
Araldia udaberrian gertatzen da . Uda hasieran 4 cm baino gehiagoko 4-20 arrautz luze erruten ditu. Uda amaieran sugekumeak munduratzen dira.
[aldatu] Pozoia
Ez du gizakiontzat indar handiko pozoia. Bere letaginak ahoaren barrualdean daudenez, pertsona bati pozoia sartzea oso zaila da. Hori bai,harrapatutako ehizakiak hiltzeko oso eraginkorrak dira. Ehizakia heldu eta irensten hasi orduko, ahoaren atzealdeko letagin hauekin pozoia sartzen dio. Pozoin honek ehizakia irensten eta liseriketa egiten laguntzen dio.