Munduari bira 80 egunetan
Wikipedia(e)tik
Artikulu honek ez ditu Wikipediaren formatu hitzarmenak betetzen edo ez du sintaxi egokia. Mesedez, aldatu ezazu bete ditzan. Ez ezabatu ohar hau wikitu arte. |
Munduari bira 80 egunetan 1851ean idatzitako nobela bat da, pertsonai nagusia dirudun igelesa da, clubetako zalea. Phileas Fogg-en istorioa kontatzen digu, diruduna eta Reform Clubeko kidea zena, honek apostua egiten du beste kideekin gai izango zela munduari bira emateko 80 egunetan.
[aldatu] Argumentua
Egun batean, Phileas Fogg protagonista apostua egiten 80 egunetan gai izango zela munduari bira emateko. Fogg jauna, gizon zintzoa eta puntuala da eta bere maiordomoren laguntzarekin apostua gainditzea lortuko du.
Orduan Fogg eta Passeportout jauna (maiordomoa) bidaiatzeko prest zeuden, eta berarekin diru mordoa eramaten zuen, 100.000 libra. Baina Londresen, Fogg-en irteera baino lehen banku bat lapurtzen da, orduan Fix detektibea Fogg izan zela pentsatzen du bere berehalako irteera eta berarekin zeraman diru kopuru handia zela eta. Beraz, Fix bere bila joaten da harrapatzeko eta atxilotzeko. Baina Fixek ez zekiena, Fogg jauna munduari buelta ematen ari zela eta honi geldiarazteko egin behar dituen bidai luzeak, bai itsasontziz edota trenez besteak beste.
Protagonista leku zoragarrietara bidaiatzen da, hala nola, India, Estatu Batuak, Singapur etab. India, Foog-ek, bere bizitzako maitasuna aurkitzen du, Aouda izena zuen, hau hil zorian zegoela erreskatatu zuten, bere hilketa erreta izango zen alarguna zela eta, hilketa brahmanesek egindakoa zen, horrelakoa egiten zuten haien jainkoaren ohorez, bere jainkoak Kali izena zuen.. Azkenean Fix detektibeak harrapatzen du, honek bidai osoan zehar jarraitzen du, harrapatzen bazuen ordainsaria izango zuelako. Bere bidaia ordu batzuk atzeratzen da, bere errugabetasuna frogatu eta gero aske uzten dute orduan apostua irabazteko itxaropena galtzen du. Baina hurrengo egunean bere maiordomoak esaten dio mundua ibili zutela baina honen rotazioaren alderantzizko norabidean, beraz egun bat geratzen zitzaion oraindik Ingalaterrara ailegatzeko eta apostua irabazteko.
Azkenean Reform Clubean aurkeztu zen bere dirua hartzeko, irabazi zuen eta, baina gehien irabazi esparruan maitasunean izan zen, ezkondu zelako eta bere bizitza aspergarria alaiagora pasatzera igaro zuelako.