Muted
Wikipedia(e)tik
Muted | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Jatorria | Abadiño (Bizkaia) | |
Urteak | 2003 - gaur egun | |
Disketxeak | Oihuka | |
Webgunea | http://www.muted-taldea.com/ | |
Lehenagoko taldekideak | ||
Aitzol Ander Dani Edu Ruben Christophe |
Muted 2003. urtean Abadiñon (Bizkaia) desagertutako PSYC taldeko partaideekin (Dani, Ander, Ruben, Aitzol eta Christophe) sortutako euskal taldea da. Azken belaunaldiko metala, garapen elektronikoak eta garrasiez gain ahots melodikoak elkartzen dituzte abestiak sortzerakoan. Urte bereko abenduan, 6 abesti sortu berriak zituztela baliatuz Berrizko "Aldapa" lehiaketara aukeztea erabaki zuten, bertan beraien lehen kontzertua eskainiz. Lehiaketako lehenengo saria irabazi zuten, hau da, estudio profesional batean (Lorentzo Recors) maketa bat grabatzeko aukera.
Lehiaketa irabaztean Edu (gitarrista) taldera sartu zen, gaur egun ezagutzen dugun MUTED seikotea osatuz. 2004ko martxoan beraien lehenengo maketa grabatu zuten bost abestirekin (Heriotza, Ez naiz gai, Galdera gehiegi, denok berdin eta aldatu). Maketa honek Eukal Herri guztitik kontzertu desberdinak eskeintzeko aukera eman die. Aldi berean Gorkaren (Berri Txarrak) kolaborazioarekin grabatutako "Ez naiz gai" abestiaren lehen bideoklipa grabatu zuten. 2004. urtean zear maketa lehiaketa desberdintara aurkeztu ziren, Bilbovision-eko bigarren saria, Euskadi Gazteako 14. maketa Lehiaketako entzuleen sariaren bigarren tokia, eta [Debagoiena]]ko Danbaka lehiaketako finalistak suertatuz. Azken lehiaketa honetako finala (2004ko abendua) beste bi talderekin lehiatu zuten kontzertu batean, emanaldi honetan bertan izan ziren Oihukarekin lehenengo kontaktuak, beraien lehenengo diska grabatzeko aukera emango zien kontratu diskografikoan bukatuz.
2005aren haseran beraien lehen diska izango len Sarean argitaratu zuten.
[aldatu] Taldekideak
- Aitzol (Ahotsa)
- Ander (Baxua)
- Dani (Gitarra)
- Edu (Gitarra)
- Ruben (Bateria)
- Christophe (Programazioa)
[aldatu] Diskografia
- Sarean (2005, Oihuka)