Nortasun Agiri Nazionala
Wikipedia(e)tik
Nortasun Agiri Nazionala (NAN), pertsona bakoitzaren identifikazio pertsonalerako txartel edo agiria da. Plastikozkoa da, eta bertan, jabearen izena eta abizenak agertzen dira; jaiotze-data, identifikazio-zenbaki, helbide, gurasoen deiturak eta pertsonaren argazki batekin batera. 14 urtetik aurrera, derrigorrezkoa da. Txartel edo agiri hau, nahikoa da Europar Batasunetik mugitzeko; ez da beharrezkoa pasaporterik edukitzea.