Palestinaren Askapenerako Herri Frontea
Wikipedia(e)tik
Palestinaren Askapenerako Herri Frontea (PAHF, PFLP ingelesez) 1967an George Habashek sortutako talde marxista-leninista palestinarra da.
PAHF Palestinaren Askapenerako Erakundearen sortzaileetariko bat izan zen, baina 1993an erretiratu zen Palestinar Autoritatearen eta Israelen arteko elkarrizketak zirela eta.
PAHFak borroka armatua erabili izan ohi du palestinar kausari buruzko arreta deitzeko. Hauek izan ziren bere lehen ekintzak:
- 1968: Erroma eta Tel Aviven arteko hegaldiaren bahiketa, Aljeriara saiestuz.
- 1969: Hegazkin israeldar bati erasoa Atenasko aeroportuan.
- 1970: Bi hegazkinen bahiketa bateratua eta sei egun geroago beste batena, Jordaniara saiestuz. Beste hegazkin bat bahitzen huts egin zuten, baino geroago beste bat El Cairora saiestea lortu zuten. Kasu guztietan, bidaiariak askatuak izan ziren.
Azken ekintza hauek "Irail Beltza" delakoa eragin zuten, non Jordaniako Hussein erregeak Palestinaren Askapenerako Erakundea expulsatu zuen, Jordaniaren eta PAEren arteko liskarrak hasiz. Hau dela eta, PAEa Libanon ezarri zen.