Pedro Miguel Etxenike
Wikipedia(e)tik
Pedro Miguel Etxenike Landiribar (Izaba, 1950 ekainaren 8 - ) euskal zientzialaria.
Nafarroako Unibertsitatean Zientzia Fisikoetan lizentziatu zen eta Ohiz Kanpoko Saria eta Karrera Amaierako Sari Nazionala jaso zituen. Gainera, Fisikan doktorea da Cambridgeko eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan.
1980 eta 1983 urte artean, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua izan zen eta 1983 eta 1984 urte artean Hezkuntza eta kulturakoa. Baita ere Eusko Jaurlaritzako bozeramale bezala jardun zuen.
1986. urtea geroztik, Euskal Herriko Unibertsitatean (EHU) Materia Kondentsatuen Fisikan Katedraduna da, Cambridgeko Unibertsitateaz gain.
Zientzia zehatz, fisiko eta naturalen errege akademiako kidea da eta American Physical Society-ko Fellow da.
[aldatu] Sariak
Bere jarduera profesionalan zehar, Etxenikek sari hauek eskuratu ditu:
- Asturietako Printze Saria
- Teknologia eta zientzien Xabier Maria de Munibe Saria.
- Ikerketen Euskadi Saria (1997).