Pond Inlet
Wikipedia(e)tik
Pond Inlet 1.220 biztanle dituen Nunavuteko (Kanada) komunitatea da. Baffin uhartean kokatua da eta Mitimatilik edo Tununiq izenekin ere ezagutua da. 72. paralelotik iparrera biztanle gehien dituen giza-asentamendua da, eta Qikiqtaalukeko eskualdearen barnean aurkitzen da. Herriaren izena, 1818. urtean jarri zen, John Pond astronomilariaren omenez.
[aldatu] Inguru naturala eta ekonomia
Herrixkako iharduera ekonomiko nagusia, gobernuarekin erlazionaturiko iharduerak dira. Horrez gain, turismoak garrantzi handia dauka, eta Kanadako herrixkarik ederrenetakotzat hartu izan da askotan. Pond Inlet Sirmilik Parke Nazionalaren barnean aurkitzen da, herrixkatik hurbil dagoen Sirmilik glaziarraren izena hartzen du.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
![]() |
Artikulu hau Kanadako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |