Roger De Vlaeminck
Wikipedia(e)tik
Roger De Vlaeminck 1947. urtean jaio zen Eeklon, Belgikan. Monsieur Roubaix Ezizenaz ezagutzen zen. 1975ean Ziklo-Krosseko Munduko Txapelketa irabazi zuen, baina, errepideko txirrindularitzan gehiago nabarmendu zen, izan ere, bere ibilbidean 154 lasterketa irabazi zituen, horien artean 4 aldiz Paristik Roubaixerakoa (errekorra), 3 aldiz Milanotik San-Remorakoa, 6 aldiz Tirreno-Adriaticoa, Frantziako Tourrean etapa bat... Eddy Mercx handiari klasikoetan itzal egiteko gai izan zen bakarretakoa.