Rudolf Clausius
Wikipedia(e)tik
Rudolf Clausius (1822ko urtarrilaren 2 - 1888ko abuztuaren 24) fisikari alemaniarra izan zen. Bere lanik garrantzitsuenak termodinamikaren inguruan egin zituen, arlo honen sortzaileetarikoa izan zelarik. 1850ean argitaratutako beroari buruzko lanak termodinamikaren lehenengo legearen eta bigarrenaren lehenetariko adierazpenak edukitzen zituen. Geroago, 1865ean, entropia kontzeptua aditzera eman zuen.