Sakelako kuboa
Wikipedia(e)tik
Sakelako kuboa Rubik-en kubo baten 2×2×2-eko baliokidea da. Kuboa 8 erpinetako kubotxoz osatuta dago, beste inolako atal barik.
Eduki-taula |
[aldatu] Permutazioak
8 erpinetako kubotxoen edozein permutazio da gertagarri (8! antolaketa), eta 8 kubotxoetatik 7 edozein modutan biratuta agertu ahal dira, baina zortzigarren kubotxoaren orientazioa beste zazpienaren menpe dago, kubotxoen orientazioei dagozkien antolaketak 37 izanik. Kuboaren orientazioa espazioan ezberdina izateagatik bere barneko antolaketa ez da ezberdina kasu guztietan eta, beraz, kuboaren barneko egoera edo antolaketen kopurua 24 bider txikiagoa da. Horren ondorioz, antolaketa gertagarri ezberdin guztien kopurua
da.
Kopuru hori honela faktorizatu ahal da: 3674160 = 24385171.
Kuboa berrantolatzeko ez dira egin behar 11 bira erdiak edo 14 bira laurdenak baino gehiago. Edozein antolaketatik abiatuta berrantolaketa onena (biraketa kopuru txikiena behar duena) konputagailu bat eta Brute-force search motako algoritmo bat erabiliz aurkitu ahal da.
n bira erdiak eskatzen dituzten antolaketa edo egoeren kopurua fpean agertzen da hurrengo taulan, eta n bira laurdenak eskatzen dituztenena qpean.
n | f | q |
---|---|---|
0 | 1 | 1 |
1 | 9 | 6 |
2 | 54 | 27 |
3 | 321 | 120 |
4 | 1847 | 534 |
5 | 9992 | 2256 |
6 | 50136 | 8969 |
7 | 227536 | 33058 |
8 | 870072 | 114149 |
9 | 1887748 | 360508 |
10 | 623800 | 930588 |
11 | 2644 | 1350852 |
12 | 782536 | |
13 | 90280 | |
14 | 276 |
[aldatu] Berrantolatzeko metodoak
Sakelako kuboa era egokian berrantolatzeko metodo bat, bera Rubik-en kubo sinplifikatu bat legez erabiltzean oinarritzen da; ertzetako atalak galdu dituen kubo bat legez. Beraz, Rubik-en kubo arrunta berrantolatzeko erabiltzen den edozein metodoa erabili ahal da Sakelako kuboa berrantolatzeko ere, ertzetako atalen kokapenak eta orientazioak egokitzeko egin behar diren urratsak kontuan hartu barik.
[aldatu] Errekorrak
Gunnar Krig-ek dauka munduko errekorra lehiaketa ofizial batean sakelako kuboa arinen berrantolatzen, Suediako 2005eko Kuboaren Eguna lehiaketan lortua, 3.94 segundoko denborarekin. 5 kubo berrantolatzean batez besteko denbora laburrena erabiltzearen errekorra Shotaro "Macky" Makisumi-k dauka, 2005eko Horace Mann Udaberri Lehiaketan lortua, 6.29 segundoko denborarekin. [1]
[aldatu] Begira artikulu hauek ere
- Rubik-en kuboa (3×3×3)
- Rubik-en mendekua (4×4×4)
- Irakaslearen kuboa (5×5×5)
[aldatu] Kanpo loturak
- Pocket Cube Solver – arakatzailetan oinarritutako CGI berrantolatzailea.
- http://www.ganpuzzle.com/vcube222.htm Berrantolatu kuboa 2 trikimailu errez ikasiz, era interaktiboan eta urratsez urratseko animazioa eta mugimendu bakoitzaren deskripzio zehatzekin.
- Previous cubes – Nichols-en 2×2 kuboak imanak erabiltzen zituen atalak batuta mantentzeko.
- Pretty Patterns - Sakelako kuboarentzako berrantolaketa polit batzuen bilduma.