San Miguel Liga
Wikipedia(e)tik
San Miguel Liga TKEk (Traineru Kluben Elkarteak) sortutako arraunketa liga da. 2003ko uztailaren 2an Euskadiko, Asturiasko, Kantabriako eta Galiziako gobernuek adostutako akordiori esker kirol honen babes eta laguntza bermatzeko hitzarmena bete zuten. San Miguel Ligaren helburuak honako hauek izan ziren sortzerakoan:
- 12 taldek osatutako goi-mailako txapelketa profesionalki aurrera eramatea.
- Hedabideen kirolarekiko arreta bereganatzea eta jarraitzaileen kopurua handitzea.
- Txapelketa are entretenigarriago eta ulerterreza egiteko liga erregularra osatzea.
- Igoera eta jeitsiera sistema bati esker txapelketaren egonkortasuna bermatzea. Talde berriak Federakuntzen ligetatik soilik igo ahal dira San Miguel ligara.
- TKE liga kalitatezko kirol produktu bilakatu eta arraunaren partehartzea areagotzea udaran zehar eskainitako ikuskizun paregabeei esker. Baita Kataurialdeko kostaldearen turismoari bultzada ematea ere.