Segovia
Wikipedia(e)tik
Segovia Gaztela eta Leongo hiria da, izen bereko probintziako hiriburua. 55.943 biztanle ditu. Bertako Alde Zaharra UNESCOk "Gizadiaren Ondare" izendatu zuen. Aipagarriak dira bertako Akueduktua eta Alkazarra. Madrilgo etxebizitzen prezioen gorakadak eta garraiobideen hobetzeak biztanleriaren etengabeko hazkundea ekarri du.