Wikipedia:Sinadura
Wikipedia(e)tik
[aldatu] Nola sinatu
Bi modu daude sinatzeko:
- Zure ekarpenak egin eta gero (eztabaida, bozketa eta abar bezalako tokietan) honelako lau ikur idatzi: ~ (~~~~)
- Editatzerakoan laguntzen dizun barra erabiltzen bazabiltza (hobespenetan aukeratuta azaltzen da lehenetsi bezala), sinatzeko ikonoan klikatu lau ikurrak idazteko.
Aldaketak gorde ondoren, sinaduraren tokian ez dira ikusiko lau ikur horiek, sinatu duen lankidearen izena eta data baizik; aurrebistan ikusten den bezala. Azken emaitza, ordea, berdina da:
Wiki-testua | Ikusiko den kodea | Ikusiko den emaitza |
---|---|---|
~~~~ |
[[Lankide:Adibide|Adibide]] 23:19, Apirila 10 2007 (UTC) |
Adibide 23:19, Apirila 10 2007 (UTC) |
Beraz, lau ikurrekin data ere azaltzen da. Izena bakarrik erakusteko, hiru bakarrik idatzi behar dira. Lagungarria da datarik ez denean adierazi behar.
Wiki-testua | Ikusiko den kodea | Ikusiko den emaitza |
---|---|---|
~~~ |
[[Lankide:Adibide|Adibide]] |
Adibide |
Azkenik, bost ikur erabili ditzakezu eta data bakarrik eman ikustera.
Wiki-testua | Ikusiko den kodea | Ikusiko den emaitza |
---|---|---|
~~~~~ |
23:19, Apirila 10 2007 (UTC) |
23:19, Apirila 10 2007 (UTC) |
Kontuan izan, azken bi hauetariko bat erabiltzen bada ere, erabiltzailea nor den edota noiz idatzi duen jakin daitekeela orriak gordetzen duen historia dela eta.
Saioa hasi gabe, erabiltzaile ezezagun gisa sinatzen baduzu, IP helbideak lankidearen izena ordezkatuko du.
[aldatu] Noiz sinatu
Artikuluak, wikipediako orriak, kategoriak eta abarren egindako ekarpenak ezin dira sinatu. Ekarpen guztiak orriaren historian ikus daitezke, nor den egilea... Gogoraratzen da edozein artikuluk ez duela jaberik (entziklopedia askea da) eta GFDL lizentzia pean dagoela.
Bestalde, eztabaida orrietan, bozketetan... sinatu egin behar da.
[aldatu] Sinadura pertsonalizatzen
Sinadura nolabait moldatzea bada zure nahia, atal hau interesgarria da. Zure hobespenetan, Zure gaitzizena (sinatzeko) jartzen duen taulatxoan gustokoen duzuna idatzi. Baliteke taula txikiegi geratzea idazten duzunaren arabera, baina ez du axola.
Dena den, irudi, txantiloi edo kanpo loturek dartzaten arazoak direla eta debekatuta daude sinaduretan erabiltzerakoan. Hau kontuan izanda, zure eztabaida orrira lotzen duen lotura arrunt bat agertzea nahi baduzu idatzi ondorengoa lehenago esandako Zure gaitzizena (sinatzeko) taulatxoan.
[[Lankide:Adibide|Adibide]]; [[Lankide eztabaida:Adibide|(eztabaida)]]
Jarri zure erabiltzaile izena Adibide ordez. Behin hau eginda, Lotura automatikorik gabeko sinadura (taulatxoaren azpikaldean) aktibatu eta hobespenak gorde.