Skye
Wikipedia(e)tik
Skye Uhartea (Isle of Skye/An t-Eilean Sgitheanach) Barruko Hebridak izeneko uhartedian dagoen irla nagusia eta Eskoziako bigarren handiena da, Lewis eta Harris ondoren. Garraiobide nagusia "Skyeko zubia" da.
1.666 km2-ko azalera dauka eta 2001ean 9.232 biztanle zituen. Halaber, Eskoziako beste uharte batzuk ez bezala, Skye Uharteak bere populazioa handitu du 1991ean. Portree/Port Rìgh herririk handiena da (2.491 biztanle 2001ean).
Hizkuntzei dagokienez, gaeliko eskoziarraz mintzatzen da biztanleen %30-40 ingurua batez beste. Kilmuir herrian hiztun erdiak gaelikodunak dira.