Somaliako geografia
Wikipedia(e)tik
Somalia Afrikako ekialdean kokatuta dago, Ekuatorearen iparraldean. Ekialdean Indiar Ozeanoa dago eta iparraldean Adengo Golkoa. Etiopia eta Djiboutirekin bateran Afrikako Adarra deitzen den eskualdea osatzen du. Italia eta Erresuma Batuak historikoki kolonizatutako bi Somalilandiak batzen ditu herrialdeak.
3.025 kilometroko kosta du eta beraz Afrika osoan kosta gehien duen herrialdea da. 637.657 km2 ditu, munduko 42. handiena.
Herrialdearen iparraldea menditsua da, eta 900 eta 2.100 metroko altuerak izan ohi ditu alde horretan. Erdialdea eta hegoaldea, aldez, lauak dira, 180 metroko batazbesteko altuera duelarik. Juba ibaia eta Shabele ibaiak, biak Etiopian jaiotzen direnak, Somaliako hegoaldean kokatzen dira. Shabele bakarrik euria egiten duenean heltzen da Indiar Ozeanora.
[aldatu] Datu orokorrak
Azalera | |
Osoa | 637.657 km² |
Lurra | 627.337 km² |
Ura | 10.320 km² |
Mugak | |
Guztira | 2.366 km |
Djibouti | 58 km |
Etiopia | 1.626 km |
Kenia | 682 km |
Kostaldea | 3.025 km |
Klima | |
Batez ere desertua. Abendutik otsailera tenperatura epelak iparraldean eta beroak hegoladean. Maiatzatik Urrira oso beroa iparraldean eta beroa hegoaldean. Euri gutxi eta hezetasuna bi urtaroen artean. |
|
Topografia | |
Punturik baxuena | 0 m |
Punturik altuena | 2.416 m (Shimbiris) |
Lurraren erabilera | |
Goldeatu daitekeen lurra | %2 |
Ustiapen jarraia | %0 |
Landak | %69 |
Basoak | %26 |
Bestelakoak | %3 |
Ureztatutako lurra | 1.800 km2 |
Errekurtso naturalak | |
Uranioa, burdina, aluminioa, igeltsoa, bauxita, kuprea eta gatza |