Sorotan Bele
Wikipedia(e)tik
Sorotan Bele | ||
---|---|---|
![]() Zazpi taldekideak
|
||
Datuak | ||
Jatorria | Hondarribia (Gipuzkoa) | |
Musika mota | Folk-rock | |
Taldekideak | ||
Mikel Errazkin Mikel Izulain Gorka Sarriegi Urbil Artola Ixiar Amiano Rikardo Ritxi Salaberria Aitor Etxaniz (bateria) |
Sorotan Bele Hondarribiako (Gipuzkoa) musika taldea da, 1992 urtean sortua. Folk-rock estiloko musika joz 90.hamarkadan ezagunak egin ziren Euskal Herrian. Zazpi taldekidez osatua zegoen.
Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazleak izan ziren eta lehen diskoa sortu eta urte batera atera zuten; 40.000 ale saldu zituzten. Azken kontzertua 1996ko azaroaren 30ean eman zuten, Irunen.
[aldatu] Taldekideak
- Mikel Errazkin (tin whistles eta flautak)
- Mikel Izulain (bibolina)
- Gorka Sarriegi (ahotsa eta kitarra)
- Urbil Artola (ahotsa eta kitarra)
- Ixiar Amiano (teklak eta pianoa)
- Rikardo Ritxi Salaberria (baxua)
- Aitor Etxaniz (bateria)
Hauez gain Gari ("Kirika"ren gidaria eta argazkilaria) eta Elena (taldeko teknikoa) ere taldekide bezala hartu daitezke.
[aldatu] Diskografia
- Sorotan Bele (Elkar, 1992)
- Mundu Hegian (Elkar, 1994)
- Jonen Kezkak (Hirusta, 1996)