Su Ta Gar
Wikipedia(e)tik
Su ta Gar 1987an Euskal Herrian, Gipuzkoako Eibar herrian sorturiko talde Heavya da hau.
Taldekideak Aitor Gorosabel, Asier Osoro, Xabier Bastida eta Borxa Arrillaga ziren taldearen sortzaileak. Eibartarren lehen kontzertua 1988an izan zen eta lehen grabaketa beraien kontura izan zen 1989an. Maketa honek oso arrakasta handia izan zuen lokaletan eta bigarren proiektu batetara jo zuten.
Bigarren maketa honek beraien lehen diskoa ateratzea eragin zuen. Lehen diskoa Jaiotze basatia 1991 argitaratzen da eta Euskal Herriaz gain, Australia, Suiza eta Alemanian aurkeztu zuten. 1992an, Su Ta Garrek Esan Ozenki disketxea aukeratzen du bigarren diska ateratzeko. diska honek "Hortzak Estuturik" du izena. diska honetan heavya thrash metal estiloarekin nahasten dute, oso musika azkarra, gogorra eta aldi berean melodikoa eginez. Azpimarratzekoa da lan honek taldea ezagutarazi zuela Euskal Herrian zehar.1993an taldeak bira bat egin zuen Europan zehar, E.H Sukarrarekin batera. Biraren azken kontzertua Eibarren eman ,bideoan grabatu eta "More Volumen Tour" edo "Su Ta Gar Zuzenean" izenekin kaleratu zuten. Urte honen irailean berriro estudioan sartu eta "Munstro Hilak" izeneko lana kaleratuko zuten. Disko horretan eboluzioa nabartmena da, abestiak astunagoak dira baina indarra galdu gabe
1995ean Borxak istripua eduki zuen eta eragin handia izan zuen taldean,Galder, Borxaren anaia hasi zen orduan baterian.
Indar handiko taldea da eta lehenengo diskoetan batez ere nabari daiteke betiko Heavy Metal estiloa, Gorosabelek ahotsa ipintzeaz aparte soloetaz arduratzen da.