Tales
Wikipedia(e)tik
Tales edo Tales Miletokoa, grekoz Θαλης, Thalis, (Mileto, K. a. 624 - K. a. 546), Grezia Klasikoaren eta Sokratesen aintzineko filosofoa. Greziar tradizioaren lehen filosofotzat hartuta dago eta baita zientziaren aita ere.
[aldatu] Biografia
Thales Miletus hirian, Ionian, gaur egungo Turkia mendebaldean, bizi izan zen.
[aldatu] Filosofia-sistema
Ez zuen ezer idatzita utsi eta berari buruz dakigun guztia beste filosofoen izenaren aipamena egin dutelako dakigu. Zientzia-gizona izan zen eta naturaren ikerketa logikoaz (logos) arduratu zen ikuspegi mitologikoak alde batera utziz.
Talesek mundutik asko bidaiatu zuen. Talesek pentsatzen zuen ura gauza guztien sorburua zela. Agian berarentzat bizitza mota guztiak uretan dute bere jatorria, eta bizitza mota guztiak ur bihurtzen da desegiten denean. Talesek bere buruari galdetzen zion nola ura izotz eta lurrin bihur zitekeela, eta gero berriz ura izatera. Talesek esan zuen «gauza guztiak jainkoez beteta daude». Agian esan nahi zuen nola lur beltza gauza guztien sorburua izan zitekeela, lore eta zerealetatik labezomorro eta beste intsektuetara arte, eta iruditu zitzaion lurra bizitzako “germen” txiki eta ikusezinez beterik zegoela. Seguru egon gaitezke Homeroren jainkoetan pentsatzen ez zegoela.
[aldatu] Teorema
Thalesen bi teorema daude. Algebra eta geometria artean erlazio sakon bat ezarri zuten Thalesen Teoremak. Thalesen Teoremaren erlazioaren formula garrantzitsua hurrengoa da: