The Dirties
Wikipedia(e)tik
The Dirties, 2000n sortutako durangaldeko rock talde bat da. Hasieran lau baziren ere, gehienak musikan hasiberriak, urte bete pasa ondoren, Artobixarrako Pellok bat egin zuen, bigarren kitarra bezala, ukitu rockeroago bat emanez.
2002ko neguan Berrizko estoldetan, haren lehen lana jaio zen: Borroka´n´rolla. Kantak, euskeraz zein ingelesez abesten dituzte, beti ere rockanrolla eta borroka uztartu nahian, abesti zikin eta zuzenekin.