Trebonio
Wikipedia(e)tik
Trebonio, latinez Gaius Trebonius, († K. a. 43) Berant Errepublikako politikaria izan zen, Julio Zesarren laguntzaile eta hiltzailea.
Haren aita eques gizarte-mailakoa izanda, novus homo-tzat jotzen zuten Trebonio, Zesarren inguruko beste bat. K. a. 60an kuestor eta K. a. 55ean plebeko tribuno izendatu zuten. Urte horretan, Lex Trebonia legeari izena eman zion. Horri esker, Zesarrek ohiz kanpoko botereak eskuratu zituen Galietan gerra egin ahal izateko.
Galian Zesarrekin ibili ondoren, K. a. 48an pretor izendatu zuten, eta, K. a. 47an, Hispaniara bidalita Ponpeioren aurka borrokatu behar izan zuen, baina arrakastarik gabe.
Zesarren babesa jaso arren, haren kontra konspiratu zuen. Hilketaren egunean, Treboniok Marko Antonio Senatutik kanpo utzi zuen Zesar hiltzen ari zirela.
K. a. 43an, Asia probintziako prokontsul izendaturik, Dolabelak hil egin zuen Trebonio.