Txinako demografia
Wikipedia(e)tik
Txinako demografiak berezitasun batzuk ditu munduko herrialderik populatuena izateagatik, alde batetik, eta jaiotza-kontrol politika zorrotza izateagatik bestetik.
Txinak 2004ko urtarrilaren 6an 1.300 milioi biztanle zituen eta, beraz, munduko herrialderik populatuena da. Txinako Herri Errepublikak bere burua etnianitzatzat du, nahiz eta %91 han etniakoak diren. Mendebaldean beste herri batzuk ugariagoak dira.
Txinako populazioaren gorakada ekiditeko ume bakarraren politika jarri zuen martxan. Politika honek hirietako familiei seme-alaba bakarra izatera derrigortzen ditu eta herrigunetan bi izan ditzakete baldin eta lehena emakumea bada. Hau gertatzen denean emakume askok abortoa egiten dute bigarrena gizonezkoa izateko, ekonomikoki hobea dela uste baitute. Hau dela eta Txinan 100 emakume jaiotzen direnean 199 gizonezko jaiotzen dira. Egoera hau ekiditeko neurriak hartu ditu Txinako gobernuak. Alde batetik sexua aurrez jakiteko teknikak mugatu egin dituzte eta bestetik diru-laguntzak eman dizkiete bi neska dituzten familiei.
Politika honek kritika handiak jaso ditu, baina baita ere txalo ugari. NBEk populazioa 200.000.000 pertsonatan jaitsi dela kalkulatu du.
Gaur egun populazioa 10.000.000 biztanletan gehitzen da urtero eta horrela 2043an Txinak 1.550 milioi biztanle izango dituela uste da, eta zenbaki horren inguruan geldituko dela.