Ulster
Wikipedia(e)tik
Ulster (gaelikoz: Cúige Uladh) Irlandako lau probintzia tradizionaleko bat da; Belfast du hiriburua. Beste hiruak honako hauek dira: Leinster (Dublin da hiri handiena), Munster (Cork du hiri handiena) eta Connacht (Galway da hiri handiena).
Ulsterrek bi milioi biztanle ez ditu haren 24.481 kilometro koadrotan. Belfasten milioi erdi baino gehiago bizi dira. Hurrengo hiri handienak, Derryk, ozta 100.000ko populazioa dauka.
Ipar Irlanda lurralde britainiarra barne hartzen du.
Eduki-taula |
[aldatu] Banaketa administratiboa
Probintziako bederatziko sei konderrik (Antrim (Aontroim), Armagh (Ard Mhacha), Down (An Dún), Fermanagh (Fear Manach), Londonderry (Doire) eta Tyrone (Tír Eoghain)) Ipar Irlanda osatzen dute, eta Erresuma Batuko zatia da gaur egun ere, Irlandako gainerako lurraldeek 1921ean estatu bereizia sortu arren. Jende askok, batez ere unionistek, Ipar Irlandako sei konderriei "Ulster" deitzen diete.
Hiru konderri (Cavan (An Cabhán), Donegal (Dún na nGall) eta Monaghan (Muineachán)) Irlandako Errepublikan barnan daude.
[aldatu] Historia
[aldatu] Hizkuntzak
Ulsterko gehienek hiberno-ingelesa (Irlandako ingelesa hots) hitz egiten dute ama hizkuntza gisa.
Salbuespena Donegalgo gaeliko-hiztunak dira (Gaeltacht). Kantonera da hirugarren hizkuntza, Belfasteko Txinako etorkinak direla eta. Izan ere, Belfast da Europako per capita txinatar jatetxe gehien duen hiria. Eskozierazko Ulsterko aldaera ere mintzatzen da Antrim, Down, Derry eta East Donegalen.
[aldatu] Gaeltachteko herriak
Hauek dira Ipar Irlandako irlanderadun herriak, Donegalgo konderrian kokatuta daudenak:
- Árainn Mhór (Arranmore).
- Gaoth Dobhair (Gweedore).
- Gleann Cholm Cille (Glencolmcille).
- Gort a' Choirce (Gortahork).
- Na Dúnaibh (Downings).
- Oileán Toraigh (Tory Island).
- Rann na Feirste (Rannafast).