Valentziera
Wikipedia(e)tik
Valentziera katalanak Valentziako Erkidegoan hartzen duen izena da, bertan ofiziala delarik. Adituek katalanaren dialektoa dela dioten arren, valentziar agintariek eta Valentziako erkidegoko autonomia estatutuak hizkuntza bat dela diote.
Katalanaren hiru dialekto nagusietako bat den mendebaldeko katalanaren aldaera nagusia da valentziera, erdiko katalana eta Balearretako katalanarekin batera. Valentziako Erkidegoan, valentzieraren hizkuntz modalitate propiotik abiatuz, 1998an sortutako Acadèmia Valenciana de la Llengua (AVL) delakoak arautzen du hizkuntza, Institut d´Estudis Catalans (IEC) delakoarekin batera.
[aldatu] Ikus, gainera
[aldatu] Kanpo loturak
Artikulu hau hizkuntzei buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |